Auto istripuan larri zauritu da gazte bat Barasoainen

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 10a, 07:37

Foruzaingoak berri eman duenez, bidetik atera da autoa, eta iraulita geratu da, bide bazterrean.

19 urteko gazte bat larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera. Iruñeko bizilaguna da, eta Barasoainen izan du auto istripua, goizeko zortziak aldera. Foruzaingoak berri eman duenez, bidetik atera da autoa, eta iraulita geratu da, bide bazterrean. Foruzaingoa trafikoa bideratzen aritu da goizean, eta suhiltzaileek atera behar izan dute mutila autotik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!