Norberaren etxea kartzela bihurtzen denean

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 29a, 20:32

Nafarroako Pertsona Ezgaitu Fisiko eta Organikoen Federazioko kideek arkitektura oztopoek suposatzen duten kartzela salatu dute. Eskailerak, atarietako koskak, buzoi eta atezain automatikoen altuera…askotan beren etxetik ezin atera bizi direla adierazi dute. Oztopo hauekin amaitzeko erraztasunak eskatu dizkiete erakundeei.

Erkuden Txokarrok jarri dio ahots eta aurpegia egoerari. Gurpildun aulki batekin mugitzera behartua azken urteotan, igogailurik gabeko 3.solairuko etxe batean bizi zen eta 4 urtez izan da etxera sartu ezinik. “Gurasoek lagundu naute beste etxe bat alokatu ahal izateko, bainan horrek dependentzia areagotzen du” azaldu du Txokarrok, “nire gurasoen laguntzarik izan ez banu eta nire auzolagunek igogailua jartzeko onespenik eman ez balute, ze aukera izanen nuke?”. Legeak ez ditu auzokide komunitateak behartzen obrak egitera, beren kostua 12 kuotetatik gora badoa. Aldaketak eta erraztasunak eskatzen dizkiete agintari eta erakundeei, arkitektura oztopoak kendu ahal izateko. Ez soilik eskailerak eta igogailuen kasuan, baita ate pisutsuak, buzoi eta atezain automatikoen altuera, atarietako koskak egokitzeko ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!