Erorien monumentua mantendu, eraitsi ala eraldatu. Caidos Irauli ekimenaren proposamena azaldu digu Iosune Ilundain ekintzaile memorialistak. Kazetarien solasaldian, nafar politikaren gaurkotasunaz aritu gara Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diaz. Sara Fernandez gazte iruindarra duela 15 urte hil zen lagun bat kartzelara bisitatzera zihoala. Haren heriotza gogoratzeko eta dispertsioaren amaiera eskatzeko ekitaldi zenbait prestatu dituzte Alde Zaharrean. Asier Gartziak eman dizkigu xehetasunak. Ohe beroa. Laborategi hotza. Bizitzaren jatorriaz, zientziaz eta etikaz mintzatu gara Burlatako poeta Angel Errorekin. Azken egunotako hamar albiste bitxi aukeratu dizkigu Santi Leone librepentsalariak.