Herritar guztiendako etxebizitza nahiko, duin eta egoera onean direnak sustatu nahi ditu Gobernuak plan berri honekin. Zenbakiak zehaztu dituzte. 4.200 gazteendako alokairuzko etxeak eskaini, 2.650familiendako diru laguntzak 1800 babestutako etxebizitza berri eraiki, horietatik 600alokairura zuzenduak eta beste ehun kooperatiba edo ta cohousing eredu berriendako. Etxebizitza politiketan aldaketa azpimarratu du kontseilariak, saldu eta erosi eredutik aldenduz, alokairua, daudenen errehabilitazioa eta batez ere, eskubideen bermean oinarrituko dena.