Gaur hasiko da Euskaraldia, herritar euskaltzaleen hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena. Oskar Zapata, Topaguneko arduradunak eman dizkigu xehetasunak. Harekin batera aritu dira Iosu Osta Aho Bizi eta Aitziber San Martin Belarri Prest. Igandean, azaroak 25, indarkeria matxistaren kontrako eguna. Mugimendu Feministako kide Amaia Zufia gure artean. Lurpekariak taldeak disko berria plazaratu du. Haien lan berriaz elkarrizketa egin diegu eta bi kanta zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. Fair Saturday ekitaldiaz mintzatu zaigu Paz De Ziganda Helduen Abesbatzako zuzendari Mari Paz Arizkun.