Errepide Istripuz Hil Direnen Nazioarteko Eguna izanen da igandean eta gogoan izan dituzte urtea hasi zenetik zenbat herritar hil diren Nafarroako Errepide Sarean: 26 hildako izan dira eta guztira 242 istriputan izan dira biktimak. Elkarretaratzea eginen dute igandean errepidean hil diren horiek gogoratzeko.