Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Orain Bai taldeko Laura Perez aritu dira nafar politikaz. Hartzaparkadak. Erronkarin, mugaz bestaldetik etorrita azaldu dira hartzak. Eraso ere egin diete ardiei. Maialen Chantre, ingurumen adituak eman dizkigu xehetasunak. Euskalerria Irratiko esatarioi elkarrizketa sorta egiten ari da Sustrai Kolina. Urruñako bertsolariak galdetu eta guk erantzun. Gaur, Maialen Huarte albistegietako lankidearen txanda izan da. Literaturaren tartean, Karmele Jaio idazlearen 'Amaren eskuak' liburuaz aritu zaizkigu Fermin Erbiti eta Leire Erbiti.