Zaporeak egitasmoak laguntza behar du neguko arropa Greziara bidaltzeko

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 21a, 08:10

Negua Jantzi ekimenaren bidez arropa ugari bildu dute Zaporeak proiektuko boluntarioek. Hasi dira errefuxiatuei bidaltzen eta orain laguntza behar dute garraioa ordaindu ahal izateko. 

Kaxak eta kaxak bete dituzte arroparekin. Herritarrek elkartasuna helarazi dute beste behin ere eta Grezian dauden errefuxiatuei igorriko dizkiete orain. Zaporeak ekimenaren bidez negurako arropa bildu dute batik bat. Oso kontent daude jendeak eman duen erantzunarekin. Eta hasi dira kamioiak bete eta bidaia luzeak egiten behar gehien dutenei iristarazteko. Zaporeak ekimenaren webgunean bi kontu korronte dituzte laguntza bertara bideratu nahi duenarentzat: 

ES18 3035 0103 84 1030037127

Zaporeak proiektuaz

Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten proiektuak lantzen dituen elkarte bat da. Gure herrian sukaldaritzak eta gastronomiak duten indarraz baliatuta, elikadura beharra eta arazoak dituzten herrialde eta pertsonak laguntzea dugu xede. Boluntarioa talde bat gara, 30 urte baino gehiago gastronomia herrikoiaren alde lan egiten ibili den Intxaurrondoko Gastronomia Elkartearen oinordekoak. Gastronomia eta elkartasuna uztartuz proiektuak martxan jartzen ditugu. Gure lehen proiektua Etiopian jarri genuen martxan, Wukro herrian Angel Olaran aita zuri hernaniarrarekin batera Ostalaritza eta Gastronomia Eskola, kontserbategia eta gaztaindegia abiatzea zen helburua. 2016az geroztik gerratik ihesi Grezian mugitu ezinda dauden errefuxiatuak laguntzen dihardugu, bertara joan eta bertan kozinatzen dugu errefuxiatuen artean otorduak banatzeko. Proiektu horretarako baliabide pertsonal, ekonomiko eta materialak lortzeko hainbat sentsibilizazio ekintza antolatu eta babesten ditugu Euskal Herrian zehar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!