2019ko irailean medikuntza gradua martxan jar dadin aurrerapausua eman du NUPek

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 21a, 08:11

Datorren urterako ikasketa plana bidali du Nafarroako Unibertsitate Publikoak Estatuko Unibertsitateen Kontseilura. Entitate honen oneritzia beharrezkoa da ikasketa berriak martxan jarri ahal izateko. 60 ikasle plaza aurreikusi ditu NUPNek medikuntza graduko lehendabiziko ikasturterako.

NUPek bukatu egin ditu medikuntza ikasketak martxan jarri ahal izateko egin beharreko aurreko pausu guztiak. Nafarroako Gobernua eta Parlamentuaren sustenguarekin, ikasketa plana landu du. 6ikasturte eta 360kredituzko gradua diseinatu dute. 26 osasun eta unibertsitateko profesionalek egin dute plangintza, tartean Nafarroako Ospital Gunea eta Medikuen Elkargoko kideak izan dira lanean. Prestatutako programazioa Madrilera bidali dute, Unibertsitateen Kontseilura. Entitate honek bere oneritzia eman beharko dio, Estatuko Kalitate eta Egiaztapen Agentziak markaturiko protokoloak baieztatuz. Behin baimen hau jasota, datorren ikasturteko irailean medikuntza gradua abiarazi ahalko da.

Medikuntza fakultate berria egun erizaintza ikasketen fakultatean egonen da, Mendebaldea auzoan, Barañaingo etorbidean. 2020.urtean eraikin berri bat egiteko asmoa du NUP-ek osasun zientzietako fakultatea handitu ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!