Hamar emakumetik seik arazoak dituzte orgasmora heltzeko

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 20a, 13:20

Control enpresak gazteen artean egin du galdeketa. Beste datuen artean, kondoia dela antisorgailurik erabiliena, %68,2. 

Control enpresak egindako galdeketaren emaitzen arabera emakume gehienek zailtasunak dituzte orgasmora iristeko. Hala izaten da galdeketa egindakoen %59,7ren kasuan, alegia, hamar emakumetik seiren kasuan. Aldiz, diote emakumeek, sexu-erlazio batean behin baino gehiagotan iristen direla orgasmoa edukitzera, %27,3ak dio hori, eta gizonen kasuan hori gutxiagotan izaten da, gizonen %12,5ak esan baitu halakorik. Orgasmorik izaten ez denetan %36,7ak "plantak egiten ditu" orgasmo hori eduki izanaz, gehienetan alboan duten pertsona gaizki sentitu ez dadin hartzen dute erabaki hori. 

Antisorgailurik erabiliena kondoia da

Gazteen artean egindako galdeketaren emaitzen arabera gehienek, %68,2ak,  kondoia erabiltzen dute antisorgailu moduan. Hala ere beste datu batzuek oraindik ere egiteko asko dagoela erakusten dute. Izan ere, galdeketa egin zaienen artean %31,2ak dio "batzuetan" baino ez duela erabiltzen kondoia eta %12,9ak dio "atzera-martxa" erabiltzen duela metodo gisara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!