Mikel Zabalza gogoratuko dute igandean

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 20a, 09:14

33 urte beteko dira Zabalza Guardia Zibilaren esku hil zela. Omenaldiaren aurretik larunbatean hitzaldia izanen da Tortura eta Inpunitatea izenarekin. 

Orbaizetako Olan izanen da aurten ere omenaldia. Mikel Zabalza gogoratuko dute. Duela 33 urte hilik agertu zen Guardia Zibilaren eskutan zela. Eta ordutik egia, justizia eta aitortza eskatzen ari dira senitarteko eta lagunak. Larunbatean hitzaldia antolatu dute Ariben. 19:00etan izanen da Tortura eta Inpunitatea izeneko hitzaldia. Igandean, omenaldia eginen diote Zabalzari Orbaizetako Olan 12:00etan. Horrez gain abenduaren 15ean 18:00etan Ariben Pasaiako Badia izeneko dokumentala emanen dute eta gero solasaldia izanen da egileekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!