Volkswagen itxita izanen da azaroaren 30ean eta abenduaren 4, 5 eta 7an

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 19a, 18:42

Itxiera egunak berretsi ditu gaur enpresak. Diesel motore faltagatik itxiko dute beste behin Landabengo lantokia.

Gaur jakinarazi die langileei erabakia Volkswageneko zuzendaritzak. Aurreikusita zeuden hiru egunei bat gehitu dute. Hala, lau egunez etengo dute autoen ekoizpena, diesel motor faltagatik.

Azaroaren 30an eta abenduaren 4, 5 eta 7an itxiko dute lantokia. UGT sindikatuak adierazi duenez, "gutxieneko lan taldea" deituko dute egun horietan lanera. Zuzendaritzak langileei jakinarazi dienez, ustez egun horietan ekoizpena geldituz, urte amaierara arte ez dute lantokia berriro itxiko. Hala ere, langileek ez dute horren inguruko behin betiko konfirmaziorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!