Bardea gerrarako ariketa eremu ez dadila izan eskatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 19a, 08:42

Tuteran manifestazioa egin dute Bardeako Tiro Poligonoaren aurka. Beste hamar urtez luza dezake Bardeako Komunitateak Espainiako Armadarekin eremu hori maniobra militarretarako erabiltzeko aukera. 

Bardeako Tiro Poligonoa deuseztatzeko eskaera egin dute beste behin Tuteran. Bostehun lagun inguru atera ziren kalera protestatzeko. Izan ere aurten sinatu dezakete eremu horren erabilera luzatzeko akordioa. Beste hamar urtez eska dezake tiro poligonoaren kudeaketa Espainiako Armadak eta Bardeako Komunitateak eskaini diezaioke hori. Gogorarazi dute benetano munizioarekin, benetako bonbekin egiten dituztela maniobrak Bardean eta hori onartezina dela. Alde batetik, Bardea eremu natural babestua delako eta bestetik, Bardeako tiro poligono horretan egiten dituzten ariketak gerretan erabiltzeko direlako, eta hartara, pertsonak hiltzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!