Argiñe Korta: "Gogotsu hartu dugu Oinez festa antolatzeko ardura"

Euskalerria Irratia 2018ko azaroaren 14a

Tuterako Argia ikastolak antolatuko du 2019ko Nafarroa Oinez. Lekukoa ikastolan dute jada, eta antolaketa zertan den jakiteko bertara gerturatu gara Irrintzi Plazan. Argiñe Korta zuzendariarekin izan gara.

Argia ikastolako kideak lanean dira jadanik datorren urteko urriaren 20an ospatuko duten Nafarroa Oineza prestatzen. Izan Argi! lelopean, euskarazko kalitatezko hezkuntza eskeintzearen alde egiten duten lanaren sustegu izanen da datorren 2019ko festa.

34 urte bete ditu Tutera eta Fontellasko ikastolak. 5 ikaslerekin ekin zioten bideari, Tuterako Beterri Peñaren lokaletan. Egun ikastola erabat egonkortua dago Erriberako egunerokotasunean eta Tuterako ikasleez gain, Fontellas, Zintroniko, Corella, Cascante, Murchante, Alesbes, Cadreita, Arguedas, Castejon, Cortes eta Ribaforadako ikasleak hartzen ditu. Nafarroa Oinez festak suposatzen duen laguntzaren bidez, ikastola handitzen jarraitu nahi dute, kooperatiba eredua indartuz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!