Gaurko egunarekin Altsasuko gazteek bi urte egin dituzte kartzelan. Gotzon Urrizola, Aratz gaztearen aitarekin mintzatu gara magazinaren hasieran. Parlamentarien solasaldian, hiru lagun gurean: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez. Angel Erro, Burlatako poeta ere gure artean izan da eguneroko errutinaz mintzatzeko. Musikaren tartean, Alberto Arteta saxofonista garestarra etorri zaigu bisitan.