LGTBI jardunaldiak egin dira asteburuan Baluarten. Kepa Yecorak eman dizkigu xehetasunak. Gorritxoek urte erdia zeramaten etxetik kanpo irabazi gabe. Extremaduran, bi eta hiru irabazi zuen Osasunak. Kirolaren tartean, futbolaz aritu gara, bereziki. Eñaut Agirrebengoa eta Haritz Pascual mintzakide. Pentsatzeko txokoan, Xabier Agirre filosofoa hartu dugu. Etorkizunean, teknologia eta robotak gero eta gehiago eta gizakiak, pertsonak gero eta gutxiago. Adimen artifizialaz hitz egin dugu, gaur. Musikaren tartean, Ihitz Iriart abeslariaren eskutik, Aire Ahizpak taldea mintzagai eta entzungai.