Garesen hasi eta Gasteizen amaituko da. Aste honetan aurkeztu dute 2019ko Korrika. AEKko kide Xabi Gartziak eman dizkigu xehetasunak. Etxe barnean edo kalean gertatzen den sexu jazarpenaz sarritan solasten gara. Lan munduko sexu jazarpenaz ez dakigu hainbeste. Eraberria elkarteko kide Malu Ziordiak lantokietan izaten diren sexu xantaiak aztertzen ditu eta horren inguruan solastu gara. Zientzia eta teknologiaren tartean, Aitor Zandueta Makilakixki gurean. Eguneroko bizitzaren inguruko masterra egin dugu Angel Erro Burlatako poetarekin.