Tokiko irratien inguruko solasaldia, Irrintzi Plazan

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 8a, 18:41

Aralar irratiko Martin Juanena, Karrape irratiko Unai Zabaleta eta Irati irratiko Eneko Villegas izan dira udaletxe plazan irratien iragana, oraina eta geroaz solasean.

Euskalerria irratiaren 30. urteurrenaren ospakizunekin jarraituz, Iruñeko udaletxe plazatik egin dugu gaur Irrintzi Plaza saioa. Gurean kolaboratzaile direnak ekarri nahi izan ditugu saiora, eta horien artean tokiko irratiak izan dira hasieratik gurekin hartu emanean egon direnak. Aralar irratiko Martin Juanena, Karrape irratiko Unai Zabaleta eta Irati irratiko Eneko Villegas izan dira mahaiaren bueltan irratien egoeraz solasean.

Irrati txikiek eskaintzen duten gertutasuna goraipatu dute hiruek. Irratien arteko kolaborazioek irrati bakoitzari egiten dioten ekarpenaz mintzatu dira, eta etorkizunera begira, tokiko irratiek dituzten erronken inguruko hausnarketa egin dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!