Burlatan errefuxiatuak hartzeko etxebizitza zabaldu dute. Udaleko Aniztasuneko teknikari Santi Gilek eman dizkigu azalpenak. Iruñeko historia liburua plazaratu zuen duela hilabete zenbait Pamielak. Irratian lan hori aletzen ari gara. Gaur, Roldan Jimenorekin hiriaren toponimiaz mintzatu gara. Santi Leonek gaurkotasunaren dekalogoa osatu digu. Metropoli Remix tartean, Marino Goñi musikariaren bisita izan dugu. Amaitzeko, Nafarroako ondarea babesteko Herri Gidaz aritu zaigu Agoizko alkate Unai Lako.