Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Koldo Martinez, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez izan dira. Mintzagai: Altsasuko deialdia eta Skolae programa. Halloween egunaren aitzakian, Iruñeko eraikuntza misteriotsuez mintzatu gara Uxua Domblas arkitektoarekin. Iruñategi, Iruñeko baliabide, eragile eta talde sozialen mapaz hitz egin dugu Iruñeko udaleko Partaidetza Alorreko zuzendari Antso Fernandezekin. Philomena emakume afrikarraren berri eman digu Etxegabetxeen Aurkako Plataformako Iosu Ostak.