Sanduzelain txondorra piztu dute. Aspaldian, egurrarekin ikatza nola egiten zuten ekarri nahi dute gogora. Joseba Arbaiza auzokideak eman dizkigu xehetasunak. Kazetarien solasaldian, Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diaz gure artean. Skolae programaz eta amatasunaren inguruko laguntzez aritu gara. Santi Leonek aktualitatea hamar puntutan laburbildu digu dekalogoan. Emauseko Ritx musikariaren eskutik rap erritmoak.