Euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioaren balantzea helarazi digu Paul Bilbao, Kontseiluko arduradunak. Osasunak bana berdindu zuen Rayo Majadahondarekin atzo. Partiduaren analisia egin dugu magazinaren hasieran. Ongi lo egin, ongi jan, osasun ona izan. Horretaz gain, zer gehiago behar dugun azaldu digu Angel Erro Burlatako poetak. Animalien ongizateaz ere solastu gara Xabier Agirre filosofoarekin.