Euskara ofiziala Nafarroa osoan aldarrikatuko dute, bihar. Euskalgintzako hainbat eragile izan ditugu bidelagun goizeko Metropoli Foraleko zeharkaldian: Kontseiluko Paul Bilbao, IKAko Xabi Martinez de Lezea, AEKko Xabi Gartzia, Artaxoako alaba Maite Jurio, Sarrigurengo bizilagun Maider Sukuntza, Sortzeneko Aitziber Lizeaga eta Sergio Iribarren, LABeko Iñigo Orella, Zaldiko Maldiko elkarteko Kike Diez de Ultzurrun eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriati.