Tabernetan sartzeko bazterkeria salatu dute ijito taldeek

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 25a, 14:10

Epaiketa izan da gaur pertsona ijito bati sarrera galarazi zion alde zaharreko taberna bateko nagusiaren kontra. Ijto taldeek eta SOS Arrazakeria eragileak salatu dutenez, ez da kasu isolatu bat.

Pasa den urtarrilean gertatu zen. Iruñeko alde zaharreko taberna batetara sartzea galarazi zioten pertsona bati, atezainak esan bezala, “ijitoa izateagatik”. Horrela agindu omen zion tabernako nagusiak, adierazi duenez. Gaur tabernaria epaitegietara joan da, bazterkeria eta ijitoen kontrako diskriminazioa leporatuta. Kalean, SOS Arrazakeria eta GazKalo ijito elkarteak babesa erakutsi diote bazterkeria pairatutako pertsonari. Ez da kasu isolatua, ez taberna horretan bertan, ezta Iruñea osoan ere.

 

Maiz errepikatzen diren bazterkeria hauek ondorioa izaten dute ijito taldean. Behin taberna bateko ateak pertsona ijito bati ixten zaizkiola, komunitate osoak sentitzen du lokal horretan sarrera debekatuta duela eta horrela libreki aisialdiaz gozatzeko aukerak murrizten dira. Arrazakeria eta bazterkeriaren kontrako neurriak eskatu dituzte, ezin baitira horrelako gertaerak onartu. Pasa den urtarrilean, salaketa ezagututa, aho batez onartu zuen Iruñeko udalak bazterkeriaren kontrako adierazpena, non besteak beste horrelakoak saiesteko kontrol neurriak hartzeko konpromezua hartzen zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!