Magazinaren lehen zatian, Karibe aldera begira jarri gara. Joseba Sarrionandia idazleak koordinatuta, Euskal-Kubatar ikerketa aldizkaria plazaratu du Pamiela argitaletxeak. Pello Eltzaburuk eman dizkigu xehetasunak. Iruñeko udal solasaldian, apartamentu turistikoez aritu gara lau lagunekin: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino. Lur Gil kazetaria Hego Afrikan izan da azken asteotan eta bidaiaren berri ematera etorri zaigu. Iruñeko Orfeoiaren denboraldi berria aurkeztuko du gurean Mari Paz Arizkun zuzendariordeak.