Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, datorren asteburuan amaituko dituzte A-15 errepidean egiten ari diren hobekuntza lanak. Duela lau hilabete abiatu zituzten San Lorentzo-Larre tunela berritzeko obrak. Lanak bukatzeko Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen errepidea guztiz itxi beharko dute.
Bi norabideetan moztuko dute trafikoa, larunbateko 8:00tatik asteleheneko 8:00ak arte. Andoaingo norabidean, errepideak Berastegi herriarekin lotura egiten duen puntutik moztuko dute. Iruñeko norabidean, Sorabillako lotunean eginen dute mozketa.