Dieselaren krisiaren aitzakia erabilita langileen kontrako murrizketak salatu ditu LAB sindikatuak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 24a, 13:56

Dieselaren iruzurra deitu dio LAB sindikatuak autogintza sektorean gertatzen ari denari. Dieselaren salmenten beherakada baliatuz, murrizketak, lan baldintzen malgutasuna, ebentualen kaleratzea, Lan Erregulazioko Txostenak…martxan jarri ditu patronalak. Volkswagenek datozen asteotan aurreikusten duen itxiera justifikaziorik ez duela adierazi du sindikatuak.

Ostiral honetan ekoizpena eten eginen du Volkswagenek eta berdina eginen du azaroaren 2an, 5ean eta 9an. Produkzio jeitsiera argudiatu du enpresak itxiera justifikatzeko. LAB sindikatuak ez du azalpen hau onartzen eta VW-en antolaketa ezari leporatu dio neurria. Sindikatuaren esanetan, egun badago Landabengo fabrika zabalik eta martxan mantentzeko nahikoa lan karga.  Itxiera hauek gainera, inguruko enpresetan izanen dituen ondorioak ere azpimarratu dituzte, altzairugintza, trokelgintza, industria kimikoa, elektrikoa, matrizeriak eta beiraren industria sektoreetan eragin zuzena izanen baitu lantegi nagusiaren itxierak.

LAB sindikatuak salatu duenez, dieselaren krisiak eragindako kotxe salmenta jeitsiera aitzakia besterik ez da langileen lan baldintzak murrizteko helburuarekin. Adierazi dutenez, diesel motoreen kontra zbaaldu diren mezu, neurri eta politikek automobilgintza sektoreko lobbien kanpaina da, europako lantegietan murrizketak egiteko asmoarekin.

Guzti honengatik LAB sindikatuak gizartearentzat kaltegarriak diren neurri eta erabki hauek ez onartzeko eskatu diete instituzioei. Nafarroako Gobernuari zehazki, etorkizunean aurkeztu daitezkeen Lan Erregulazio Txostenei bide ez emateko eskatu dute.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!