Metropoli Forala 2018-10-23

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 23a, 12:45

Sexu transmisiozko gaixotasunen prebentziorako kanpainaz solastu gara Leire Blasquiz, Gozamenez proiektuko koordinatzailearekin. Aktualitate politikoaren solasaldian, bi lagun gure artean: Berria egunkariko Joxerra Senar eta Diario de Noticias kazetako Ibai Fernandez. Bestalde, Irrintzi Dorrean makina berria jaso dugu: Santi Leonek ergelkerien detektagailua ekarri digu. Saioaren amaieran, Dantza filmaz aritu gara Amaia Irigoien eta Silvia Guillenekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!