Etxebizitza bat izateko eskubidea, oinarrizko eskubide izan eta hori ziurtatu eginen du gobernuak lege bidez. Gaur onartutakoak, finean bi programaren bidez bultzatu nahi du. Gazteei bideratutako ‘EmanZipa’, alokairuan bizitzera bultzatzeko 23 eta 30 urte arteko gazteak eta beste programak alokairuan bizi diren edo biziko diren familiei laguntza emateko izanen da ‘DaVid’ izenekoa.
Gazteen programarekin 250 euro jasotzen ahalko dira hilero baina hori bai, 650 euro baino txikiagoa den alokairu batean bizita. Familientzako laguntzaren bidez, 300 euro arte jasotzen ahalko dira. 3.500 gazteri eta 1.500 familiari iristea bilatzen ari dira.
Laukoaren babesaz egindako lana
Gobernua babesten duten lau alderdien babesa izan du lege berri honek. Geroa Baik esan du aurrerakoia dela eta bermatu egiten duela herritarrek etxebizitza batean bizitzeko eskubidea. EH Bilduk ere uste du eredu aldaketa bat dela gaur emandako pausoa. Lehentasunezko gaia izan da Podemosentzat legealdi hasieratik eta berandu badator ere, espekulazioarekin amaitzeko urrats gisara hartu dute eurek. Ezkerrak ere pertsonak lehenesten dituen legea dela esan du.