Indarkeria sexistei buruzko nazioarteko biltzarra egiten ari dira egunotan, Baluarten. Iruñeko udaleko Berdintasun teknikari Zaloa Basabek eman dizkigu xehetasunak. Nafarroa Oinez, ikastolen aldeko festa handia, Igandean. Iñigo Aritza ikastetxeko zuzendari, guraso eta irakasleekin ere mintzatu gara. Begibakar disko berria plazaratu du Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari ohiak. Irrintzi Dorrera etorri eta bi kanta zuzenean abestu dizkigu modu akustikoan. Bizimodu osasungarriaren atalean harreman toxikoez aritu zaigu Mikel Idoate.