Altsasuko gazteek 700 egun egin dituzte kartzelan. Adur Ramirez de Aldaren ama, Isabel Pozueta elkarrizketatu dugu magazinaren hasieran. Pentsatzeko txokoan, ultraeskuinaren fenomenoa Espainian, Europan eta munduan aztertu dugu Xabier Agirre filosofoarekin. Osasunak 3 eta 1 hartu zuen mendean Kordoba, Sadarren. Partiduaren analisia Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariak. Musikaren tartean, Ihitz Iriart abeslaria etorri zaigu bisitan. La mal coiffée talde okzitaniarraz monografikoa egin digu. Kontuz! elkarteko Patxi Zamora izan dugu saioari errematea emateko.