Osasuna Klub Atletikoak, bere fundazioaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du AEK-rekin. Akordio horren bidez, AEK-k Osasuna Klub Atletikoa eta bere Fundazioa lagunduko ditu haien gestio linguistikoa hobetzeko plan bat garatuz. Horretarako, lan bide ezberdinak ezarriko dira: motibaziorako eta sentsibilizaziorako hitzaldiak, nahi duten langile eta jokalarientzako euskara ikasteko saioak, itzulpenetarako plan bat, eta abar.
Modu honetan, entitate gorritxoak beste aurrera pauso bat eman du bere estatutu sozialak bete nahian. Estatutuek, 5. artikuluan (helburu eta xede soziala), honela diote: "Osasuna Klub Atletikoaren berezko hizkuntzak gaztelera eta euskara dira" eta "elebitasuna sustatuko da". Klubaren gestio linguistikoa hobetzeko plana koordinatuko duen arduraduna Mikel Vivanco izango da, entitateko bazkideen areako arduraduna.
Sare soazialak eta newsletterrak bi hizkuntzetan
Era berean, martxoan, Mikel Erbiti kazetaria bete Komunikazio departamentura gehitu zuen Osasunak; eta, geroztik, euskarazko komunikazioaren arduraduna da. Modu honetan, euskarazko kontuak sortu ditu taldeak sare sozial ezberdinetan eta, gainera, newsletterrak euskaraz bidaltzen dizkie hala eskatu duten bazkideei.