Metropoli Forala 2018-10-01

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 1a, 12:27

Iruñeko alkate Joseba Asiron elkarrizketatu dugu udaletxeko bere bulegotik. Horren ondoren, kalera irten eta Udaletxearen eraikuntzaz eta fatxada nagusiaz aritu zaigu Xabier Santamaria irakaslea. Horren ondoren, Kale Nagusia zeharkatu eta Katakrak kantinan, Podemos-Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusi Eduardo Santos elkarrizketatu dugu. Aurrera jarraituz, Osasunaren azken partiduaren analisia egin digu Iñaki Berastegi kirol kazetariak. Amaitzeko Katakrakeko kide Maitane Unzuk, ikasturte berriko haien asmoak aurreratu dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!