Metropoli Forala 2018-09-27

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 27a, 12:26

Iruñeko udal solasaldian, Erorien Monumentuaz aritu gara lau lagunekin: EH Bilduko Patricia Perales alkateordea, Geroa Baiko kide Antso Fernandez, Aranzadiko ordezkari Aitor Balbas eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino. Cesar Layana, Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuko kidearekin Igari eta Bidankozeko frankismoaren gatibuez solastu gara. Urriak 1, Kataluniako erreferendumaren urteurrena. Ainhoa Arano kazetariarekin mintzatu gara gaiaz. Oreina, Koldo Almandoz zinemagilearen azken filma estreinatuko dute bihar, Iruñean. Zuzendari donostiarraren hitzak jaso ditugu saioaren azken zatian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!