Metropoli Forala 2018-09-26

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 26a, 13:37

Irailak 26, Hizkuntzen Europako Eguna, gaur. Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialean ateak zabalik herritar guztientzat. 20 minutuko eskolak antolatu dituzte munduko hainbat hizkuntzatan. Patxi Telletxea zuzendariordeak eman dizkigu xehetasunak. Bestelako ekimenak ere gaurko egunaren kontura. Ainhoa Aznarez, Nafarroako parlamentuaren izenean Bruselan hitz eginen du euskaraz, Europako Herrialdeen Batzordean. Belgikako hiriburutik aritu zaigu Aznarez. Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Orain Bai taldeko Laura Perez. Irantzu Pastor, nazioarteko argazkilari lesakarra elkarrizketatu dugu. Atzerrira eta gerra eremuetara eginiko bidaiak azaldu dizkigu. Saioari errematea emateko, musika. Rolan Gartzes kantari nafarra zuzenean aritu zaigu, Disko berria plazaratu du azken asteotan eta abesti zenbait modu akustikoan eskaini dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!