Metropoli Forala 2018-09-25

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 25a, 13:44

Atzerritarrek erakunde ofizialetan izaten dituzten oztopoak eta traba burokratikoak aztertu ditugu Iñaki Redin, Nafarroako Paperak Denontzat elkarteko kidearekin. Kazetarien solasaldian, SF Txikiko ustezko politizazioa, Espainiako eta Nafarroako Gobernuaren arteko zorrak eta Kasedako gertakariak mintzagai Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandezekin. Santi Leone irakasleak azken egunotako hamar berri bildu ditu Dekalogoan. Hainbat dira 27 urterekin hil diren kantariak: Kurt Cobain, Jimi Hendrix, Janis Joplin, Jim Morrison, Amy Winehouse... Silvia Guillen musikariak 27 kluba taldeko artisten lanak hautatu ditu saioari errematea emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!