Metropoli Forala 2018-09-19

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 19a, 12:06

Iruñeko Santa Engraziako presa konpondu ala ez. Oraindik ere polemikak jarraitzen du gure hirian. Arga Bizirik ekimeneko kide Gaizka Arangurenen iritzia jaso dugu, gaur. Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ahal Dugu-Orain Bai taldeko Laura Perez izan dira gure artean. Mintzagai: azken egunotako inkestak eta Euskararen Legearen aldaketa proposamena. Bihar, Pablo Sarasateren heriotzaren 90. urteurrena beteko da. Biolinista iruindarraren museoaren arduradun Aitziber Imizkoz elkarrizketatu dugu. Nerea Huarte nutrizionistarekin Real Food fenomenoaz aritu gara. Iritziaren tartean, Aingeru Epaltza eta Alberto Barandiaran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!