Kazetarien solasaldian, Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Gara kazetako Martxelo Diaz izan dira. Iruñeko udalaren eta Nafarroako Gobernuaren egoera aztertu dugu legealdiaren azken urte politikoaren hasieran. Mugarik Gabe elkarteko kide Maialen Chantre Kolonbian izan da, udan. Haren esperientzia ezagutu dugu. Irratsaioaren azken zatian rap musika, Emauseko Ritx artistaren eskutik.