Metropoli Forala 2018-09-17

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 17a, 12:06

Osasunak bat eta huts galdu zuen Tarragonako Nastic taldearen aurka Kataluniako Errepublikan, larunbat arratsaldean. Partiduaren analisia egin digu Iñaki Berastegi kirol kazetariak. Metropoli Foraleko Alde Zaharrean, San Fermin Txiki ospatuko dute asteburuan. Aldapako San Fermin eliza eta inguruko karrika estuak (Maiatzaren Bia, Jauregiko Aldapa eta Barquilleros) hobeki ezagutzeko parada izan dugu Xabier Santamaria irakaslearen eskutik, Iruñea kalez kale atalean. D'Capricho musika talde kubatarra Zaldiko Maldiko elkartean ariko da, larunbatean. Metropoli Remix tartean, Ihitz Iriart abeslariak eman digu haien berri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!