36ko gerrako biktimak omenduko ditu Nafarroako Gobernuak larunbatean Sartagudan

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 10a, 08:07
Argazkia: 36ko kolpe militarreko biktimei omenaldia, artxiboko irudian

1978an deshobiratze goiztiarretan aritu ziren familiak izango dituzte gogoan.

 

Nafarroako Gobernuak 1936ko kolpe militarreko biktimak omenduko ditu Sartagudako memoriaren parkean irailaren 15ean. Ekitaldia, 12:00etan hasiko da, eta Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria izango da ekitaldiaren buru. Omenaldi "inklusiboa" nahi du gobernuak, 1936ko kolpe militarren ostean eman zen bortizkeria biktimen memoriaren errekuperazioan eta zaintzan lan egin duten pertsona, familia eta elkarte guztientzat.

Hobitik ateratze goiztiarrak osible egin zituztenek aipamen berezi izango dute ekitaldian. 40 urte dira biktimen familiek eskatuta Nafarroako zenbait tokitan dehobiratzeak egin zirela.  1978an, hasi ziren hobitik ateratze goiztiarrak, eta errepresio frankistagatik gogortasun bereziarekin kolpaturik izan ziren.

Diktaduran egon arren, familia batzuek, isilean eta oso kondizio gogorrekin, hil zituzten senideak duintasunez lurperatzea lortu zuten. Franco diktadorearen heriotzaren ondoren, mugimendu sozial garrantzitsu bat martxan jarri zen, eta,  1978 eta 1980 urteen bitartean, 2.000 hildako baino gehiago hobitik ateratzea lortu zuten.

Bigarren hobitik ateratze-zikloa memorialista elkarteen lideratuta, oraingo mendearen hasieran abiarazi zen, oraingo honetan zientifiko eta tekniko taldeen parte-hartzearekin, 80ko hamarkadaren hasieran bukatu gabeko lana egiten jarraitu zuten, hala ere, erakundeen laguntzarik gabe.

Erakundearen Bultzada

2015etik aurrera, biktimen eta memorien politika publiko berriekin, Nafarroako Gobernua Hobitik ateratze Programaz arduratu zen, 1936ko kolpe militarraren ondoren hildako eta desagertutako pertsonen bilaketa erakundea berak onartuta. Hartarako hitzarmen bat artikulatu zen Aranzadi Zientzietako elkartearekin, 74 errepresaliatuko gorpuzki hobitik ateratzea baimendu duela, azken biak orain dela bi egun Artaizen.

Ekitaldi honekin, Nafarroako Gobernuak, 1936ko kolpe-militarren osteko hil zituzten 3.000 baino gehiago nafartarren familiei eta biktimen, memoria eta giza eskubideen alde lan egin duten pertsonei, elkarteei, eta entitateei errekonozimendu egitea nahi die.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!