Navarra Arenako frontoia, probatu eta zabaltzeko prest

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 18a, 07:41

Asegarceko Aimar Olaizolak eta Jon Mariezkurrenak eta Aspeko Aspeko Iker Irribarriak eta Julen Martijak probatu dute 3.000 ikusle bil ditzakeen instalazioa eta ontzat jo dute.

Navarra Arenako frontoia probatu dute Aspeko Julen Martijak eta Iker Irribarriak eta Asegarceko Aimar Olaizolak eta Jon Mariezkurrenak. Kantxa azkarra dela baloratu dute, tamaina egokia daukala eta ikusleak pilotariengandik gertu daudela.

Bizkaia frontoiaren tamaina antzekoa dauka eta, beraz, iragarri dute hainbat final eta partida garrantzitsu hartuko dituela. Momentuz, pilotariek oso ongi baloratu dute, azkarra da oso, eta, batez ere, atzelarientzako izanen du joko bizia. "Frontoi ona da, irudi bikaina dauka; Gasteizkoaren antza dauka", esan du Martijak. Olaizoak nabarmendu du "oso polita dela" eta "oso ongi" entzun daitezkeela pilotakadak.

Inaxio Errandoneak, Aspeko zuzendari komertzialak, ere frontoia baloratu du: "Ikaragarria" da, haren hitzetan, "goxoa" eta "soinu onekoa".

Ikusle andana eta soinu ona

3.000 pertsonentzako tokia dauka Navarra Arenako frontoiak, 2.000 aulki eta 600 metro koadroko azalera. Pistatik oso gertu daude eserlekuak, eta ikusleek bertatik bertara ikus dezakete jokoa. Handia izanagatik, gertuko ikuspegia eskaintzen du. Gainera, harmailak behean sartu eta sotoan gorde daitezke, frontoia eta ondoko pista batuz.

Bi bideo markagailizanen ditu, LED teknologiarekin, oraindik jarrita ez badaude ere. Horrez gainera, sostengarria da eraikina, sistema geotermikoa baitauka eta biomasa sortzeko egitura.

Soinuari dagokionez, zonaldeka moldatu daitekeen soinu sistema dauka. Bestalde, pilotarientzako eta epaileentzako berotzeko zonaldea dauka, erizain gunea, kafetegia, barra eta prentsa bulegoa.

Zabaltzeko unea

Irailaren 29an inauguratuko dute Master Codere finalarekin. Sarrerak navarrarena.com-en daude salgai, 10 eurotik 40 eurora. Eta beste hitzordu garrantzitsu bat: Lau eta erdiko finala. Bertan izanen da, azaroan.

2009an ekin zioten Navarra Arenaren eraikuntzari eta 2011an amaitu zuten, dena dela, ez da erabili izan urteotan instalazioa, gaur arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!