Metropoli Forala 2018-06-15

Euskalerria Irratia 2018ko eka. 15a, 14:31

Igari eta Bidankoze arteko mendatean, frankismoaren esklaboei omenaldia eginen diete, bihar. Memoriaren Bideak elkarteko Fernando Mendiola historialariak eman dizkigu xehetasunak. Fiskalak eskatu du Altsasuko gazte auzipetuak terrorismo delituengatik zigortzeko. Amaia Amilibia, Ion Ander Cop gaztearen ama elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. Bide batez, biharko manifestazioaren azken orduko informazioa helarazi digu Eneko Mendiluze antolatzaileak. Iruñeko Orfeoia San Petersburgora doa hurrengo astean. Igor Ijurra zuzendaria eta Mari Paz Arizkun zuzendariordea Irrintzi dorrera etorri eta Errusian eskainiko dituzten obrak aurreratu dizkigute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!