Ander Maeztu gazte iruindarrak torturatua izan zela salatu zuen duela zortzi urte Grande-Marlaskaren aurrean. Epaileak artxibatu egin zuen auzia. Pasa den astean, Nafarroako Justizia Epaitegian izan zen eta mediku forentse batek errekonozimendua egin zion. Ander Maezturi elkarrizketa egin diogu saioaren lehen zatian. Zientzia eta teknologiaren tartean, Aitor Zandueta biologoa gure artean. Status Quo paleolitikoko musika taldea, larunbatean Ziudadelan izanen da. Londresko bandari buruzko monografikoa Marino Goñi musikariaren eskutik.