Hondakinak tratatuko dituen instalazio berria egiteko asmoa du Iruñerriko Mankomunitateak. Bertara, frakzio organikoa, gainerakoa eta ontziak bideratuko dira. Ingurumen zentro berriaz mintzatu gara Aritz Aiesa, Mankomunitateko lehendakariarekin. Osasuna futbol taldeaz ere aritu gara. Amaitu den denboraldiaren balantzea egin digute Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetariek. Saioaren azken zatian, John Coltrane saxofoilariaz monografikoa, Marco Bellizzi jazz musikariaren eskutik.