1978. urteko sanferminen inguruan orain arte zeuden dokumentuez gain, 60 testigantza berri bildu dituzte azken bi hilabeteotan. Gaur aurkeztu dute txosten tekniko dokumentala Gaiarre Antzokian. Sanferminak 78 Gogoan elkarteko kide Sabino Cuadrak eman dizkigu xehetasunak. Ivan Gimenez kazetariaren eskutik, Iruñeko azken 40 urteotako historiaren atal berri bat, gaur. Musikaren tartean, Urtzi Iraizoz izan da.