Osasunak hurrengo denboraldian ligako bigarren mailan jarraituko du, bi eta huts galdu egin baitzuen Valladoliden kontra. Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kirol kazetariekin larunbateko partiduaz mintzatu gara. Euskararen kontrako manifestazioa, Iruñean. Patxi Zabaleta analista politikoarekin gaiaz aritu gara. 'Iruñeko historia. Hiriaren ibilbidea historian barna' izenburuko liburua plazaratu du Pamiela argitaletxeak. Iruñean egiten zen euskarari buruz atal berezia osatu dute Eneko Zuloaga eta Ekaitz Santaziliak. Azken honekin solastu gara gaurko irratsaioan.