Iruñeko udal solasaldian, aldaketa politikoaren hirugarren urteurrenaz hitz egin dugu Geroa Baiko Antso Fernandez eta Aranzadiko Aitor Balbasekin. Leslie Feinberg idazlearen 'Mari-mutil handi baten bluesa' itzuli du Fermin Zabaltzak Katakrak argitaletxearekin. AEBetako ertzetako gorputzak eta identitateak dira nagusi nobelan. Elkarrizketa egin diogu itzultzaileari. Munduan diren gatazka ezberdinen irudiak jasoko dituzte Uharte Zentroan eta Nafarroako Filmotekan. Arantza Santesteban 'Zehar Irudiak' mintegiaren arduradunak xehetasunak.