Mendiburuk D eredua "gutxituak eta migranteak" kentzeko gunea dela esan izana salatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 31a, 08:44

Anfas eta Tasuvindako presidentearen aburuz, "iraingarriak" dira esandakoak. Cerminek barkamen publikoa eskatu dezan nahi du. Maria Solana gobernu eledunak "onartezinak" direla adierazi du.

"Ohar zaitezte zer den hezkuntza publikoa Erriberan, dagoen inmigrazio indizearekin. Bada, begira, D eredua jartzen duzu eta diskriminazioa da. Horrela, kentzen dituzu gutxituak, kentzen dituzu inmigranteak eta geratzen dituzue guayak, eta, gainera, ongi ordainduta", esan du Patxi Mendiburuk, ekainaren 2ko mobilizazioko deitzaileak, Ser katean eskainitako elkarrizketa batean -01:38 minututik aurrera, entzungai-. Eta, pentsa litekeen gisan, hautsak harrotu ditu deklarazioak: migratzaileen eskubideen aldeko taldeek eta ezgaitasunen bat dutenen elkarteek esana kritikatu dute. 

Hitz "iraingarriak"

Anfas eta Tasuvindako presidentearen aburuz, "iraingarria" da euskararen kontrako manifestazioaren deitzailearen ustea: "Argumentu inkontzientziak bideratutako irteera da", esan du. Cerminek ere bide beretik jo du, eta esan, "erabilerarik gabeko hitza" dela eta "jende asko iraindu" duela. Cocemfek eskatu du, deklarazioak publiko egin direnez gero, barkamena ere publikoan eskatu dezan.

Migranteen eskubideen aldeko SOS Arrazakeria taldearen ustetan, "mespetxagarria" da "inmigranteak euskararen kontrako arma gisa erabiltzea". 

Gobernuko eleduna ere kontra

"Hezkuntza kontseilari gisa esan beharra daukat Nafarroako eskola publikoa prest dagoela edozein jatorriko ikasleak jasotzeko edota, hala izatekotan, edozein behar berezi dutenak hartzeko ere", ziurtatu du Maria Solana Nafarroako Gobernuko eledunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!