EAJk UPNren kontra egin du Nafarroarentzako inbertsioak blokeatzeagatik

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 29a, 14:09

Aitor Esteban diputatua eta Unai Hualde Nafar Buru Batzarreko presidentea.

Espainiako Aurrekontu orokorretan Nafarroarentzako EAJk zuzenketen bidez aurreikusiak zituen inbertsioak atzera bota behar izan ditu Aitor Esteban diputatuak esan du UPNk eragotzi diela halakorik negoziatzen.

Espainiako Aurrekontu orokorretan, Nafarroarentzako EAJk zuzenketen bidez aurreikusiak zituen inbertsioak atzera bota behar izan ditu, UPNk eragotzi egin baitie behin eta berriz negoziatzen. Interes alderdikoiak lehenetsi ditu alderdi erregionalistak interes orokorren gainetik. Hala esan du EAJko diputatu Aitor Estebanek. Hala, Nafarroaren kalterako jarrera hartu du EAJk aurkeztutako proposamenen kontra eginez.

Madrilekin negoziatzen ahalegindu da EAJ, baita Nafarroako Gobernua ere, baina, trabak behin eta berriz bidean jarri dituena UPN izan dela nabarmendu du Unai Hualdek. Arduragabeki jokatzea leporatu dio. 

EAJk UPNren zuzenketak onartu zituen, nafarrentzat mesede izanen zirelakoan. Bestelako jarrera izan dute baina eregionalistek eta oso haserre azaldu dira gaur. Orain arte isilik mantendu dira, baina ez dute onartzen UPNren jarrera hori. EAJk Nafarroarentzako egiten duen guztia geldiarazi nahian dabil.

Eta, zer nolako inbertsioak aurreikusi zituen EAJk zuzenketa horietan? Bada, bi behintzat bai: bata, Itoizko urtegian falta diren lanak egiteko eta bestea, Tuterako alde zaharrean etxebizitzak eraberritzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!