Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari Mikel Irujo elkarrizketatu dugu irratsaioaren lehen zatian. Txantreako Garcia Galdeano ikastetxean Radio Patio Irratia sortu dute. Eskolako irakasle, ikasle eta gurasoak ari dira elkarlanean. Orain, Txantreako erakunde eta bizilagun ezberdinen artean hasi dira proiektua zabaltzen. Iosu Martinez esatariak eman dizkigu xehestasunak. Sare sozialak eta teknologia mintzagai Aitor Zandueta makilakixki teknopataren tartean.